Lilaton 2021

30 Ene 2021 Lilaton herri lasterketak We Are Like You ekimenera bideratuko du bere “euro solidarioa”

Urtero, Donostian (Gipuzkoa), martxoaren 8aren inguruan egiten den Lilaton emakumeen herri lasterketak We Are Like You ekimenerako dirua bilduko du hurrengo edizioan.

Lilaton 1990etik urtero egiten da martxoaren 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan. Gipuzkoako hiriburuko Koordinadora Feministak antolatuta, lehen edizioan 146 lagunek baino ez zuten izena eman, eta berdintasuna erreibindikatzen eta emakumeen ahalduntzea sustatzen saiatu ziren.

2021eko edizio honetan, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, lasterketak bestelako formatu bat edukiko du: korrikalariek 5 kilometro ibili ahal izango dituzte munduko edozein lekutan, martxoaren 5etik 8ra edozein unetan, eta euren ibilbidea eta denbora grabatuko dute telefono mugikorrean deskargatutako app batean. Horrenbestez, mugikorrak oinetakoetan edo dortsalean jarri ohi den txiparen funtzioa egingo du.

Lasterketan izena ematea 4 € kostatzen da, eta, izena emandako emakume bakoitzeko, antolakuntzak 1 € emango du —”euro solidarioa”— We Are Like You gure ekimenera, horren xedea izanik Monrovian (Liberia) gaixotasun mentala duten emakumeak ahalduntzea, arreta psikiatrikoa eta psikologikoa eta medikazioa emanez, trebatzea, eta mikrokredituak ematea, senda agiria jasotzen dutenean, modu autonomoan bizimodua ateratzen hasi daitezen lan eta negozio txikiak eginez.

Orain arte, 1.000 parte hartzaile inguruk eman dute izena, eta, ziur aski, kopuru horrek gora egingo du lasterketa egiteko datak hurbildu ahala.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Lilatonaren antolaketari, babesleei eta laguntzaileei —Atlético San Sebastián, Laboral Kutxa, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Emakunde, besteak beste—, gure proiektuari egindako ekarpenagatik.

 

Representantes de la organización y los patrocinadores, con las camisetas de la Lilatón.

Representantes de la organización y los patrocinadores, con las camisetas de la Lilatón.

Informazio gehiago eta izen emateak

Lilatonari buruzko informazio gehiago.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.